Santio jaietarako sei proposamen

Maier Ugartemendia 2014ko uzt. 23a, 10:24

Bihar hasiko dira Amasa-Villabonako Santio jaiak. Ekitaldi ugari ditu programak, eta guk horietako sei proposatuko dizkizuegu. Zein da zure proposamena? Erantzun!

 
 

1. XXXIV. Santio Krosa

Uztailak 25, 10:30ean, Herriko kaleetan zehar
 
Zunbeltz elkarteak XXXIV. Santio krosa antolatu du aurtengoan. Egitarauan urtero errepikatzen den zita da honakoa; jada oso finkatuta dago eta herritar askok parte hartzen dute. Krosa uztailaren 25ean, ostiralean, izango da. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman dezakete izena edo aurretik www.herrikrossa.com helbidean, doan. Lehenak benjaminak izango dira parte hartzen, 10:30ean, eta Zunbeltz inguruko ibilbidean buelta txiki bat eman beharko dute. Alebinak, 10:45ean ariko dira, eta 11:00etan alebinak, kadeteak, jubenilak ariko dira. Ordu berean ariko dira kategoria nagusikoak, eta beteranoak. Bakoitzak egokitutako ibilbideak izango ditu. Sariak, berriz, kategoria bakoitzeko lehen gizon eta emakumeentzat izango dira.
 
 

2. Erromeri eguna

Uztailak 26, 17:30ean, Herriko kaleetan zehar
 
Urtero bezala, Santio Jaietako larunbata Oinkarik antolatutako Erromeri egunak hartuko du. Festa dantza eta irrintzi, euskara ahoan lelopean aurten, 17:30ean hasiko da festa, Isk&bila txarangaren kalejirarekin. 18:00etan emango zaio hasiera sagardo eta pintxo dastaketari, Jota eta Lierni trikitilariek alaituta. 21:00etan afari herrikoia izango da txarangak girotua. 22:30ean bertso-saioak hartuko du txanda eta bertan Arzallus, Martin, Egaña, Lujanbio, Gaztelumendi eta Mendizabal ariko dira kantuan. Jarraian erromeria izango da Izer eta Alabierren eskutik; 2:00etan Larrain dantza herrikoiak etengo duena Iratzar taldeari txanda emateko. Antolatzaileek garaiko euskal jantziekin parte hartzera animatzen dute jendea.
 
 

3. Patin lasterketa

Uztailak 27, 10:30ean, Herriko kaleetan zehar
 
Arratzain Irristaketa Taldea duela lau urte hasi zen Amasa-Villabonako herri lasterketa antolatzen du. Baina, ez da korrika egin beharreko lasterketa. Patinetan egiten dute lasterketa hau, eta aurtengoa uztailaren 27an, igandean, izango da. 15 urtera bitartekoek, 10:30ean abiatuko dute lasterketa, eta 1,5 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. 15 urtetik gorakoek, berriz, 11:00etan abiatuko dute lasterketa, eta 16,5 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Izen ematea lasterketa baino 30 minutu lehenago egin beharko da, irteera lekuan, eta doakoa izango da. Gainera, kaskoaren erabilera derrigorrezkoa izango da. Edonola ere Villabonako kaleak modu desberdin bateasn ikusteko aukera izango da.
 
 

4. Giza proba txapelketa

Uztailak 27, 18:00ean, Maiatzaren lehena plaza
 
Giza proba txapelketa desberdinak ikusi ahal izan dira aurreko urteetan Santio jaietan, eta aurtengoan ere saioa ikusteko aukera izango da. Santio saria eskuratzeko lehian arituko dira emakumeen lau talde. Uztailaren 27an, igandean jokatuko da txapelketa, 18:00etan, Maiatzaren lehena plazan. Ibarra, Orioko Moxtakak, Astigarragako Emarri eta Zeanuriko Zeani taldea ariko dira lehian. Pisu librean ariko dira lau taldeak. 15 minutuko saioan ariko dute lanean, 550 kilotako harriarekin. Euren lanaren truke sariak ere jasoko dituzte. Lehenak 600 euro eta garaikurra, bigarrenak 500 euro, hirugarrenak 400 euro, eta laugarrenak 300 euro.
 
 

5. Remi Ayestaranen omenaldia

Uztailak 31, 20:00etan, Remi Ayestaran pasealekua
 
Bost urte beteko dira aurten Villabonako festetako azken egunean, uztailaren 31n, Remi Ayestaran hil zela. Urtero txoko berezi bat izaten du festetan bere oroimenean egiten den ekimenak, eta aurtengoan ere Remi Gogoan ekimeneko lagunak lanean aritu dira, San Inazio egunean, 20:00etan, bere izeneko pasealekuan izango den omenaldia prestatzeko. Aurten Amasa-Villabonako herria Saharako Agti herriarekin anaieratu da, eta Remirekiko eta bere senideekiko elkartasun mezuak bertatik ere jasoko dituzte. Hala ere, festetako hainbat unetan izango dute gogoan Remi, eta herritarrek euren bihotzetan gordeta duten lekuaren adierazle da aurtengo festen programan bereziki berari zuzendu dioten txokoa ere.
 
 

6. Festetako argazki bildumaren erakustaldia

Uztailak 31, 23:00etan, Errebote plaza
 
Aurtengo Santioetako berrikuntzen artean, bada ekimen berezi bat jarriko dute martxan. Aurten lehen aldiz herritarrengandik jasotzen dituzten argazkiak bildu nahi dituzte eta gero argazki horiek  uztailaren 31n proiektatuko dituzte Erreboteko plazan, 23.00tan. Argazkiak bidaltzeko bi bide zabaldu dituzte: santioakirudietan@gmail.com helbidean edo watsapez 608750480 zenbakia. Argazkiak festen lehen egunean, 16:00etatik aurrera, eta azken egunean, 14:00ak bitarte bidali ahal izango dira. Egitasmo honekin herritarren begietatik ikusitako festen argazki bilduma bat osatu ahal izango dute, eta bide batez herritarren parte hartzea ere bultzatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!