Aizkardi Mendi Elkarteak irteera bat antolatu du hilaren 20rako, Pirineotara joateko. Igandean, 06:00etan abiatuko dira Olaederra kiroldegitik. Hemezortzi kilometroko ibilaldia da, eta horretarako zazpi ordu beharko dituztela aurreikusten dute. Ibilbidea Lizarako aterpetik (1.508 m) abiatuta egingo dute, eta handik Bernera tontorrera (2.445 m) igoko dira. Jarraian, Foya de Araguesetik barrena Llana del Bozo gailurrera (2.548 m) igoko dira. Handik Wallongo arrakalara (2.331 m) jaitsiko dira berriz ere Bozoko lepotik (1.989 m) Lizarako aterpera itzultzeko. Interesa duenak eta irteerara joan nahi duenak Aizkardiren lokalera joan daiteke edo telefonoz deitu, uztailaren 17ra arte. Telefonora deitzeko astean zehar eta 20:00-22:00 bitarte izan behar du eta lokalean ostegunetan egoten dira 20:00tatik 22:00ak arte.