Minbiziaren Aurkako Elkarteak eguzkitik babesteko gomendioak emango ditu Villabonan

Ataria 2014ko uztailaren 7a

Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio mahaiak jarriko ditu Villabonako Malkar plazan uztailaren 18an, 10:00etatik 13:00etara. Bertan melanina neurtuko diete gerturatzen direnei, eguzkipean egoteko denbora egokia gomendatu ahal izateko.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak datorren uztailaren 18an, eguzkitik babesteko kanpaina martxan jarriko du Villabonako Malkar plazan.

Kanpainaren barruan kamioi interaktibo bat eramango dute Villabonara eta bertara gerturatzen diren pertsonek eguzkiak gure azalean duen eraginari buruzko bideo bat ikusi ahal izango dute. Honez gain, informazio mahai batzuk jarriko dituzte eta bi profesional eta boluntario talde bat prebentziorako informazioa emango dute. Nahi dutenek melanina neurtu ahalko dute, eguzkitan zenbat denbora egon daitekeen jakiteko. Gainera, karpa bat jarriko dute non, umeek beraien txokoa edukiko duten eta bertan jolastu, marraztu, margotu eta txapak egin ahal izango dituzte, guzti hori boluntarioak eramango dute eta eguzkiak zer nolako eragina duen beraien azalean azalduko diete umeei.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!