Oria Merkatarien elkarteak apirilaren 1ean hasitako Erosi hemen eta joan hadi Parisera kanpaina amaitutzat eman zuen atzo, saria zozketatu ostean . Irabazlearen txarteltxoa kalean zegoen herritar batek atera zuen kutxatik. Inma Etxezarreta villabonatarra izan zen irabazlea, Musturiarena harategian betetako txartel bati esker. Zozketa egin bezain laster eman zioten berria telefonoz. Etxezarretak asteburu bat pasako du Parisen eta 150 euro ere izango ditu gastuak ordaintzeko.