Ibilbidean bost mendate igo beharko dituzte zikloturistek: Gorosmendi, Usategieta, Orokieta, Aldatz eta Alkiza. Anoa guneak ere egongo dira, eta antolatzaileek, ondorengo puntuetan jarri dituzte: Saldiasen, Azpirotzen eta helmugan. Izena emateko www.kirolprobak.com helbidean sartu behar da, eta informazio gehiagorako Irrintziren webgunea jarri dute nahi duenaren eskura: www.irrintzielkartea.net.