Susana Davila, 10. Europako Txapelketan

Ataria 2014ko maiatzaren 7a

Gerriko minekin amaitu zuen villabonatarrak, eta horrek azken emaitzan eragina izan zuen.

Susana Davila Villabonatarrak, Polonian, jokatutako Europako 17 urte azpikoen txapelketan 10. postua lortu du. Azken bolada honetan jasan duen gerriko minak ez dio batere lagundu eta bere marka pertsonaletik 10 kilora gelditu zen. Bere marka pertsonala lortu izan balu, laugarren postuan amaituko zukeen.

Bestalde, larunbat honetan eta Madrilgo BLUMEan, Espainako Junior Txapelketa jokatuko da eta Danok Danena Halterofilia hiru pultsulari izango dira bertan: Asier Gallego, Goretti Amonarriz eta Susana Davila.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!