Gaur, 10:30 inguruan bost ibilgailuren arteko ezbeharra izan da N-1 errepidean Villabonan, Gasteizko noranzkoan. Ondorioz lau zauritu arin, bi larri eta hildako bat izan da. Hildakoa 63 urteko gizonezkoa izan da.
Ertzaintza eta anbulantziak istripura bertaratu dira, eta errepidea moztu dutenez auto ilarak sortu dira.