Iñaki Añorgak irabazi du Loatzoko Igoera-Jaitsiera

Ataria 2014ko apirilaren 28a

Loatzoko Igoera-Jaitsiera lasterketaren 22. edizioa ospatu zen atzo, Amasan. Iñaki Añorga izan zen azkarrena 44 minutu eta 23 segundo behar izan zituelarik proba bukatzeko. Nesketan Aitziber Ibarbia izan zen azkarrena 54 minutu eta 26 segundorekin.

Mutilak izan ziren helmugaratzen lehenak: Iñaki Añorga Unanue (44'23''), Jon Sola Torralba (44'33'') eta Abderrahim El Qayed Abboud (44'57'').

Nesketan Aitziber Ibarbia Beloki (54'26''), Uxune Tena Ugarte (55'04'') eta Olatz Hernandez Zinkunegi (1h04'5'') izan ziren hiru lehenak.

Hemen duzue sailkapen guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!