Amasako plaza itsasoko mailatik 90 metrora dago. Loatzo gaina, aldiz, 631 metrora. Korrikalariak plazatik abiatuko dira, eta Loatzora igo ondoren, berriro irteera puntura jaitsi beharko dira. Antolatzaileen esanetan, jaitsiera «arriskurik gabekoa da». Ibilbideaz gozatzeko aukera dagoenez, parte hartzera gonbidatu dituzte eskualdeko herritarrak antolatzaileek, hau da, Uxo-Toki Elkarteko kideek.
Sariei dagokienez, lehen hiru sailkatuek jasoko dute, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan. Irabazleak 120 euro jasoko ditu; helmugara bigarren iristen denak, 80 euro, eta azkenik, hirugarren postua lortzen duenak 50 euro.
Informazio gehiago: www.lasterketak.com helbidean.