Emaitza bikainak Euskadiko Txapelketan

Ataria 2014ko apirilaren 22a

Amasa-Villabonako pultsulariek urrezko bost domina eta zilarrezko beste bat lortu dituzte Euskadiko Banakako nahiz Taldekako Halterofilia Txapelketan.

Galdakaon jokatu den Euskadiko Banakako eta Taldekako Halterofilia Txapelketak emaitza onak utzi ditu Amasa-Villabonan, izan ere, bost pultsularik lortu dute txapela, eta beste batek zilarrezko domina irabazi du.

Gizonezkoen mailan, 56 kilokoen taldean, Lyam E. Rodriguez bigarren sailkatu da. 69 kilokoan, Jon Sasiain izan zen garaile. 77 kilokoan, berriz, Mikel Alvarezek jantzi zuen txapela. Petter Cubillo, Igor Sasiain eta Asier Gallego, laugarren, bostgarren eta seigarren izan ziren, hurrenez hurren. Banakako sailkapen orokorra ere irabazi zuen Alvarezek. Mutilen artean, azken txapeldun bat izan zen, 85 kiloko mailan: Jon Ander Iriarte.

Emaitza hauei esker, Madrilen, ekainaren 7an, ospatuko den Espainako Txapelketarako txartela lortu dute Jon Sasiainek, MIkel Alvarezek, Petter Cubilloek, Igor Sasiainek eta Jon Ander Iriartek.

Emakumezkoen artean, berriz, bi txapeldun izan dira. 65 kiloko taldean Susana Davila gailendu zen, eta 69koan, berriz, Goretti Amonarriz. Davilak, gainera, sailkapen orokorra ere irabazi du. Aste Santuan, gainera, Madrilgo Blum-ean izan da Espainiako Selekzioarekin kontzentratuta, aste honetan Polonian jokatuko den 17 urtez azpikoen Europako Txapelketa prestatzeko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!