Bertsolaritzaren eta unibertsitatearen arteko harremana sendotzen

Maier Ugartemendia 2014ko apirilaren 15a

Mintzola Fundazioak eta EHUko Udako Ikastaroek bost urtetarako hitzarmena sinatu dute

Mintzola Fundazioak EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Bertsoa Unibertsitatean eskola antolatu dute EHUko ikastaroen baitan. Mintzola Fundazioaren egoitzan aurkeztu dute ekimena, gaur goizean.
Iñaki Muruak, fundazioko lehendakariak, azpimarratu zuduen bertsolaritzak «aspaldi» abiatu zuela unibertsitatearekin duen harremana. Baina, egun harreman hori finkatu egin da eta udako ikastaroetan bost urteko hitzarmena adostu dute. Beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteetan bertsolaritzari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako eskola prestatuko dute EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean. Zikloa hitzaldi, mahai-inguru eta performancez osatuko da, eta uztailaren bigarren astean emango da, Miramar Jauregian. Hiru ikastaro ezberdinetan parte hartzeko aukera izango da eta horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da. Gainera, apirilean beka eskaerak ere egin daitezke. Esan bezala, hiru alor landuko dira eskolan. Batetik, bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan. Bestetik, bertsolaritza eta beste sorbideak. Eta azkenik, bertsolaritza eta gaurko gizartea. Informazio guztia udako ikastaroen web orrian aurki daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!