Elkartasunak eta bertsoak bat egingo dute Gurean

Maier Ugartemendia 2014ko martxoaren 19a

Igandean, 18:00etan, elkartasuna oinarri duen 'Bertsoz Bertso' saioa izango da Villabonako Gurea zine aretoan

Igandean, hilaren 23an, 18:00etan bertso saio ederraz gozatzeko aukera izango da Amasa-Villabonako Gurea aretoan. Bertsoz bertso ariko dira Jon Maia, Alaia Martin, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Amaia Agirre eta Andoni Egaña bertsolariak

Antolatzaileetako batek azaldu bezala presoei eta euren senideei «elkartasuna» adierazteko bertso saioa izango da honakoa. Izan ere, egun Amasa-Villabonan zortzi euskal preso daude: Juan Carlos Besance eta Julen Zelarain (Huelvan), Iñigo Guridi (Puerto Ien), Manex Castro (Puerto IIIn), Joxe Mari Olarra (A Laman), Emilio Salaberria (Curtisen), Eneko Galarraga (Ocañan) eta Oscar Zelarain (Castellon). Hau da, guztiak etxetik ehunka kilometrotara, «bataz-bestekoa altua da, asko da».

Honela, bertso saio honekin, esan bezala, presoei elkartasuna adierazteaz gain, «senideei ere elkartasuna» adierazteko helburua ere badu. Euren gertukoak ikusteko duten eskubidea bermatzeko ehunka kilometro egin behar izaten baitituzte astebururo. Honegatik guztiagatik, aurten iaz egin bezala, bertso saioa antolatu dute, iazkoa «ondo» atera baitzen. Nahiz eta aurten, «goxotasun gehiagoren bila» pilotalekuan egin beharrean, Gurea zine aretoan egitea erabaki dute.

Salmenta bide «onean» badoa ere, nahi duenak oraindik eskuragarri ditu sarrerak 10 euroren truke Villabonan Iratzar eta Iru aldeta tabernetan eta Amasa eta Kixubi okindegietan, Tolosan Raku tabernan, Andoainen Iruberrin, eta Ibarran Atarin.

Antolatzaileek eskualdeko bertsozale guztiei, igandeko bertso saiora joateko gonbitea luzatu nahi diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!