Villafranca del Penedeseko eta Loatzo musika eskolakoak elkarrekin

Asier Imaz 2014ko martxoaren 17a

Loatzo Musika Eskolakoak Herrialde Katalanetatik etorritako musikarien bisita izan dute, Villafranca del Penedesekoak, hain zuzen ere. Loatzoko Aitor Lasa irakasleak esan duenez, elkartrukea oso ondo joan da. "Beraien musika eta giza gazteluak egiteko duten gogoa erakutsi dituzte egon diren toki guztietan, bai Loatzo musika eskola dagoen herri guztietan eta baita Donostiako Konstituzio plazan ere".

Loatzoko zein Villafranca del Pendeseko musikariek kalejira egin zuten eta emanaldi bateratua ere eskaini zuten Amasa-Villabonako Gurea aretoan. "Programa guztia aurrera eraman dugu, eskola ezberdinak bisitatu, kalejira erraldoiak eta emanaldiak egin...", gaineratu du Lasak.

Ikasle, hauen guraso, udal ordezkari eta udal langile ezberdinen laguntza izan dute elkartrukea egiteko eta irakasleak hauen guztien laguntza eskertu nahi izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!