Haurrentzat prestatutako jolasak Ezikoren eskutik

Maier Ugartemendia 2014ko martxoaren 13a

Larunbatean, 16:30etik 19:30era jolasak antolatu dituzte Jesusen Bihotzako jolastokian

Larunbatean, hilaren 15ean, Villabonan sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat jolasak prestatu dituzte Eziko Udalekuek. Jolasak Jesusen Bihotza ikastolako jolastokian izango dira, 16:30etik 19:30era.

Jolas arratsalde hau Eziko Udalekuko begiraleen ikastaroaren barruan antolatu da. Ikastaroan parte hartzen ari diren gazteek, udalekuetako begiraleekin elkarlanean, ikastaroko hilabeteetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dutelarik, larunbat arratsaldean.

Eziko Udalekuak udaro Nafarroako Allo herrian duen etxean burutzen ditu udalekuak. Urtero hiru txanda burutzen dituztelarik, haurren adinaren arabera. Uztailean egiten dituzten bi txandetan gazteenek izaten dute bertara joateko aukera, eta hirugarren txanda, berriz, abuztuan izaten da eta bertara gaztetxoak joaten dira.

Hala ere, informazio gehiago nahi duenak horretarako aukera du: wwww.ezikoudalekua.net helbidean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!