Gure Esku Dago dinamikaren bilera berezia, bihar

Ataria 2014ko martxoaren 5a

Amasa-Villabonako Gure Esku Dago dinamikak bilera berezia egingo du bihar, 19:00etan udaleko erabilera anitzeko gelan. Helburua martxoan egingo dituzten hainbat ekitaldi antolatzea da.

Gure Esku Dago dinamikak herritarrei bihar egingo duten bilerara azaltzeko deia egin die. Izan ere, ahalik eta jende gehiena bildu nahi dute lantalde "indartsua" egin asmoz. Bilera 19:00etan izango da, udaleko erabilera anitzeko gelan.

Bileran martxoko azken astean eskualdean egingo diren hainbat ekitaldiren inguruan hitz egitea da. Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza katea ere izango dute hizpide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!