Parte hartzea arautzeko ordenantza, aurrera

Ataria 2014ko martxoaren 5a

Amasa-Villabonako 27 eragile politiko, sozial eta kulturalek hartu dute parte ordenantza prestatzeko bileretan. Orain, bilera hauetan parte hartutako alderdi eta eragileek adostutako ordenantza publiko egingo dute, hilaren 31a arte herritarrek ekarpenak egin ditzaten.

Otsailaren 25ean egin zuten herriko hainbat eragilek parte hartzea arautuko duen ordenantza prestatzeko azken bilera. 35 lagun eta 27 eragile politiko, sozial eta kulturaletako ordezkariak bildu dira ordenantza egiteko, eta bilerak oso aberasgarriak izan direla diote parte hartzaileek.

Orain bilera hauetan parte hartu dutenek adostutako ordenantza publiko egingo dute, eta hilaren 31a arte herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Behin epe hori igarota, behin betiko ordenantza dokumentua osatuko da eta antolatzaileen esanetan "herritarren hitza bermatua egongo da" Amasa-Villabonan.

Amasa-Villabonako Udalak parte hartze batzordea azaroan sortu zuen, eta parte hartze proiektu arautzailea bideratzea zen asmoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!