Partaidetzarako ordenantzaren azken pausoak ematen ari dira

Maier Ugartemendia 2014ko otsailaren 21a

Azaroan, Amasa-Villabonako Udalak parte hartze batzordea sortu zuen, herritarrekin lantzen ari den parte hartze proiektu arautzailea bideratzeko. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek egin zuten bat ekimen honekin. Helburua, herritarren partaidetza bermatuko duen ordenantza bat sortzea da, eztabaidek, galdeketek eta oro har parte hartzeak oinarri bat izan dezan.

Urtarrilean aurkeztu zen Amasa-Villabonako herritarren hitza bermatzeko ordenantza idazten ari den lantaldea. Ordenantzari forma emateko informazioa bildurik, aholkulariek datorren astean osatuko dute ordenantzaren zirriborroa. Otsailaren 25ean izango da, hortaz, azken bilera

Artikuluak eztabaidatuta

Parte hartzea arautuko duen ordenantza idazteko bigarren bileran hogeita hamar lagun elkartu ziren, herriko eragile sozial eta kultural gehienak ordezkatuz. Ordenantzaren mamia aztertzera jo zen zuzenean, eta taldetan banatuta ordenantza lagin bat harturik artikulu ezberdinak eztabaidatu zituzten bertaratu zirenek.

Horrela, Amasa-Villabonan sortuko den ordenantzak beharko lituzkeen puntuak zehaztu zituzten. Eta jarraian, galdeketa izan zen hizpide; izan ere, Amasa-Villabonan galdeketarekin esperientzia bakarra izanik, uztailean egindako galdeketatik zer ikasia atera zutela uste zuten herritarrek. Azkenik, galdeketa arautzeko 8 galderei erantzun zieten taldeka jarrita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!