2014/02/21 22:30

Aljibe Gauak

Aljibea, Amasa-Villabona
Jon Plazaola (bakarrizketa) eta ondoren Petti (bakarkako emanaldia).
Villabonako Udaleko Kultura Sailak formatu txikiko emanaldiak antolatzen hasiko da aljibean. Helburua da infrabaloratuta dagoen gune horri bizia ematea eta Villabonan batek baino gehiagok faltan botatzen dituen kontzertu txiki eta merkeei bidea ematea. Hauetako emanaldi bakoitzean, Kultura Saila elkarte edo herri ekimenen batekin arituko da elkarlanean; izan ere, emanaldi bakoitzean barra bat jarriko da aljibean, eta horrek ematen dituen irabaziak unean uneko elkartearentzat izango dira.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!