Jende asko bildu zuen parte hartzea arautuko duen proiektuko lehen bilerak

Ataria 2014ko urtarrilaren 29a

40 lagun bildu ziren atzo, Subijana Etxean
40 lagun elkartu ziren atzo, Subijana Etxean.

Bilkuran herriko hainbat eragile sozial, kultural eta politikotako ordezkariak izan ziren, eta lehen bilera izaki elkar ezagutzeko eta proiektua kokatzeko baliatu zuten dinamizatzaileek deialdia. Udalak esan duenez, hausnarketa interesgarriak izan ziren herritarren partetik, parte hartzea nola ulertzen duten eta herrian nola behar lukeen aztertuz. Dinamizatzaileek aho-zapore onarekin amaitu zuten lehen bilera, partaideek balorazio taulan islatu zutenez.

Beste bi bilera egingo dituzte oraindik eta hurrengoa otsailaren 11an izango da. Bertan ordenantzak herritarren parte hartzea bideratzeko dituen tresnak aztertuko dituzte; tartean, galdeketa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!