Kirola egitera animatu nahi dituzte Wukroko haur eta gazteak

Ataria 2014ko urtarrilaren 24a

Angel Olaran apaiza, Wukron
Etiopiako haur eta gazteen artean kirola sustatzeko helburuz jarri du martxan ekimena Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolak

Aita Zurien kongregazioko Angel Olaranek Wukron (Etiopia) kudeatzen duen misioko haur eta gazteen artean kirola sustatu nahi dute, eta Jesusen Bihotza Ikastola ere laguntzeko prest azaldu da. 

'Elkartasun zapatila solidarioa' izenpean egoera onean dauden edozein neurriko kirol zapatilak bilduko dituzte batetik, eta kirola egiteko materiala, bestetik, hala nola, pilotak, baloiak, palak, uztailak edo sokak.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek zapatilak nahiz materiala ikastolara eraman beharko dituzte, Zatorrara edo ikasleen ikasgeletara, zehazki. Urtarrilaren 31 da azken eguna. Informazio gehiago www.atletismohernani.net-en.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!