Bertan behera geratu da 'Potologuak' antzezlana

Tolosaldeko Ataria 2014ko urtarrilaren 24a

Urtarrilaren 31n izan behar zuen antzezlanaren estreinaldia, Gurea antzokian, eta bertan behera geratu da.

Potologuak antzezlana Villabonako Gurea antzokian estreinatu behar zen urtarrilaren 31n. Nagore Aranburuk, Egoitz Lasak eta Mikel Pagadik antzeztutako obrak bi emanaldi izango zituen egun berean, eta bertan izan behar zuen Euskal Herri osoko estreinaldia. Baina Txintxeta antzerki taldeak aste honetan iragarri duenez, ezin izango dira Villabonako emanaldiak egin, antzerki taldeak berak izan dituen zenbait arazo direla medio. Villabonako Udaleko Kultura Sailak barkamena eskatu nahi izan dizkie antzerkizale guztiei, berarekin zerikusirik ez duten arazo hauengatik, eta iragarri du, era berean, ahaleginak egingo dituela antzezlan hori martxoan programatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!