Duatloi eta triatloi taldea sortzeko taldea, gaur

Ataria 2014ko urtarrilaren 17a

Amasa-Villabonako Irrintzi txirrindulari elkarteak duatloi eta triatloi talde bat sortu nahi du, eta horretarako inguruko kirolariekin bilera bat egin nahi dute.

 Interesa izan eta 15 urtetik gora dituztenak gonbidatu ditu elkarteak bere egoitzan bertan, gaur 19:00etan egingo duten bilerara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!