'Vamos a contar mentiras toda la vida' ikusi ahal izango da ostiralean, hilak 17, Villabonako Gurea antzokian. Gaztelaniazko komedia hau ikusten dutenak irribarretsu aterako dira aretotik bere protagonistak, Galder Perez eta Lander Otaolak esan dutenez. Lehenengoak zuzendari lanak ere egin ditu eta bigarrenak, testua idatzi du.
Datuak:
- Lana: 'Vamos a contar mentiras toda la vida'.
- Non: Villabonako Gurea antzokian.
- Noiz: Urtarrilak 17, ostirala.
- Ordua: 20:00.
- Sarrerak: 6 euro.