Emaitza onak lortu dituzte Billabona futbol taldekoek

Ataria 2014ko urtarrilaren 13a

Billabona FKE-k asteburu ezin hobea lortu du maila guztietan, kontuan izanik aurkarien maila. Bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte.

Jubenilek larunbatean Arratzainen jolastu zuten partida eta 3-1ko emaitzarekin igoera faseko lehen garaipena lortu zuten. Kadete taldeak, berriz, Urnietan larunbat goizean denboraldiko lehenengo berdinketa lortu zuten eta goiko postuetan jarraitzen du. Ohorezko infantilak igandean liderraren aurka berdinketa bikaina lortu zuen; azkeneko momentuan berdindu zuten ordiziarrek. Infantil txikiak, berriz, garaipena lortu zuten Beasain taldearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!