Antton Pebet txapelketako finalak jokatu dira

Tolosaldeko Ataria 2014ko urtarrilaren 4a

Bear Zana pilota eskolako pilotaria zenaren omenezko txapelketa bigarren aldiz jokatu da Amasa-Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Harmailak guztiz bete dira.

Larunbat arratsaldean jokatu ziren Antton Pebeten Oroimenezko pilota txapelketako finalak. Kadete mailan, Zubizarreta eta Muruak osatutako bikotea izan zen garaile, Moron eta Aizpururen aurka, 22-14ko emaitzarekin. Jubeniletan, Laso eta Sarasa nafarrak izendatu ziren txapeldun, Labaka eta Erasun zizurkildarren aurka emaitza berarekin irabazi ostean. Azken partidan, hain zuzen ere, nagusien mailakoa, Santxok eta Urruzolak irabazi zuten Ojuel eta Galarzaren aurka. Partida oso estua izan zen, eta markagailua 22-20ko emaitzarekin amaitu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!