Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaren harira, Terraza Zientifikoa aurkeztu dute Mintzolan

Ataria 2013ko abenduaren 13a

Munduko Kantu Inprobisatuari buruzko Jardunaldiak antolatu direa Mintzolan, urrian hasi eta aste honetako jardunaldiekin amaituko direnak. Jardunaldi horiei amaiera eman zaio eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izango den Terraza Zientifikoa aurkeztu dute ekitaldi batean.

2008an sortu zenetik, Mintzola Fundazioak ahozko tradiziotik euskararen ahozkotasunean eragitea du ardatz, bi helburuon bidez: ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea eta gaur egun gizarteak dituen beharrizanei erantzutea. Gaurko gizartean ematen diren ahozko kultur sorkuntzak ardatz hartuta, Mintzola, Bertsolaritzaren Ikertegia eta Ahozko Kultur Sorkuntzan ari diren genero bizien Elkargunea da.
Bertsolaritzaren Ikertegiaren bidez, besteak beste, Munduko Kantu Inprobisatuaren inguruan ari da lanean Mintzola. Bertsolaritzaz gain munduan dauden beste kantu inprobisatuak ezagutarazi eta elkarren arteko trukea sustatu nahi da. Batetik, beste ahozko inprobisazio kantatuen esperientzietatik ikasteko; eta bestetik, bertsolaritza, eta berarekin euskara, munduan ezagutarazteko.
Ekitaldian, besteak beste, Andoni Egaña bertsolari eta ikerlariak Terraza Zientifikoaren aurkezpena egin du. Bestalde, Jone Miren Hernandez EHUko Gizarte Antropologia irakasleak Mintzolaren inguruko gogoeta egin du.

Andoni Egañaren hitzak:

 

Jone Miren Hernandezen hitzak:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!