«Sentimendu asko trasmititzen dituen emanaldi ikusgarria»

Mikel Iraola 2013ko abenduaren 10a

Uztailaren 12an Tolosan estreinatu ondoren, larunbatean herrian bertan taularatuko du Oinkari Dantza Taldeak 'Itsasoaren Emazteak ikuskizuna, Hika Teatroarekin batera.

«Sentimendu asko trasmititzen dituen emanaldi ikusgarri» gisa definitu dute protagonistek, eszenatokian izango diren 60 dantzari, bi aktore eta lau musikok indar eta pasioz betetako zuzenekoa prestatu baitute. Herritarren aurrean antzezlana eskaintzea, «ohore handi bat» dela ere diote.
Duela bi urte egin zuten topo lehenengo aldiz Oinkarik eta Hika Teatroak, 'Amantalen ahotsa' ikuskizunarekin. Harrez geroztik, harreman estua izan dute, eta talde bien arduradunetako bakoitzak hitz onak besterik ez ditu bestearekiko. «Esperientzia aberasgarria izan da Agurtzanerekin lan egitea, pasio asko transmititzen du eta artistikoki ideia asko ditu» dio Eneko Arteaga Oinkariko arduradunak. «Ilusio, freskotasun eta indar askoko taldea» bezala definitu du Oinkari, Agurtzane Intxaurraga Hikako kideak.

Ikuskizuna Olaederra kiroldegian izango da, abenduaren 14ean, 22:30ean, eta sarrerak www.kutxasarrerak.net helbidean eta Amasa kafetegian erosi daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!