Mendi federazioko txartelak egiten ariko dira Aizkardi elkartekoak

Ataria 2013ko abenduaren 10a

Abenduan eta urtarrilean egongo dira elkarteko egoitzan

 

Mendiko jarduerak egin nahi duenak eta federatu txartela izan nahi badu, Aizkardi mendi elkarteak horretarako aukera ematen du bere egoitzan. abenduan astearte eta ostegunetan egongo dira, zehazki ondorengo egunetan: 10, 12, 17, 19 eta 26. Urtarrilean ostegunetan izango dira. Ordutegia 20:00etatik 22:00etara izango da. Aizkardi elkartetik gogora ekarri dute 2013ko txartelaren balioa abenduaren 31n bukatzen dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!