Amasa-Villabonako Udalak bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du, larunbata honetarako, abenduak 14, Berdura plazan. 10:00etatik 13:00etara izango da eta horren aurretik, 09:00etatik 10:00etara, eraman behar dira jostailuak. Materiala saldu nahi duenak ez du postuetan egon beharko. Behin azoka bukatuta, materiala jasotzeko ordua 13:00etatik 13:30etara izango da.