Mintzola, Amasa-Villabona
Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Fundazioaren ardatzetarik bat. Herrialde Katalanetan duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen. Geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu. Horrezaz gain, katalan ikerlari batek, Harvardeko Unibertsitatean ari denak, bertsolaritza apartatu du ikertzeko asmoz: Homeroren bertsoekin konparatzera iritsi nahi du. Baina aurretik, publikoaren erreakzioak bertsolariaren sorkuntzan duen eragina eta BCBLek gauzatu ikerketaren ondorioak aztertu nahi ditu.
19:00 “De cançons i de corrandes”: una introducción al canto de texto improvisado en catalán. Anaís Falcó Kataluniako corrandista.
19:45 Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak. Pere Bescos. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea. Harvardeko Unibertsitatean post-doktoratua egiten ari da.
20:30 BERTSO ETA GLOSA SAIOA: Christian Simelio (Katalunia), Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria).
Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda
Hizkuntza: Euskara