Mintzola, Amasa-Villabona
Basarri sortu zeneko 100 urte bete dira aurten. Horren harira Andoni Egañak Basarrik bertsolaritzari egin ekarpena aztertu du. 1935ko lehen “bertsolari gudu” hura irabazi zuen Basarrik. Lehen bertsolari txapelketa hura Aitzolek eta On Manuel Lekuonak eragindakoa izan zen, Euskal Pizkundearen ardatz gisa zuten, euskal kultura indartzeko; euskal komunitatea ehuntzeko. Bertsolaritzak badu egun ere ehuntzearen funtzioa. Jon Sarasuak hitz egingo digu horretaz, bat-bateko kantuaren ehunaz: etxeko ehunaz zein ehun unibertsalaz. Ehun unibertsalaren erakusgarri, mexikar bat izango da gutartean: Ana Zarina. Mexikar trobadoreen berri emango diguna.
Hitzez gain, inprobisazio kantatuaz gozatuko dugu; Andoni Egaña eta Ana Zarina bera arituko dira, gai librean.
19:00 Basarri eta bertsogintza. Andoni Egaña, filologoa, 1993-2009 urte artean Euskal Herriko bertsolari txapelduna .
19:30 Bat-bateko kantuaren ehunaz . Jon Sarasua komunikazio zientzietan doktore.
20:00 Estilos y formas estróficas de la improvisación en los géneros de músicas tradicionales en México. Ana Zarina Palafox mexikar trobadorea.
20:30 BERTSO SAIOA: Ana Zarina Palafox (Mexiko) eta Andoni Egaña (Euskal Herria).
Hizkuntza: Euskara