‘Itsasoaren emazteak’ DVD eta CDa aurkeztu du Oinkarik

Ataria 2013ko abenduaren 6a

Oinkari Dantza Taldeak, Itsasoaren Emazteak izeneko ikuskizunaren disko eta DVDa argitaratu du.

Lehenengoan Pello Ramirez musikariak emanaldirako espresuki egindako abestiak izango dira entzungai. Bigarrenean, aldiz, uztailean Tolosako Leidor aretoan Oinkari dantza taldeak eta HIKA Teatroak estreinatu zuten emanaldia oso-osorik ikusteko aukera izango da.
Ikuskizun honek, euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bildu dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi sareetan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!