'Libre' eguna ari dira ospatzen Villabonan

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 23a

Mikel Ayestaran eta Iratzar herriko tabernaren epaiketak salatzeko Libre eguna ospatzen ari dira gaurko egun osoan Amasa-Villabonan

Mikel Ayestaranen -SEGIko kidea izatea egotzita auzipetua– eta Iratzar tabernaren –herriko tabernen auzian kaltetutako herriko tabernetako bat– epaiketak salatzeko Libre eguna ospatzen ari dira Amasa-Villabonan. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean goiz, herri kirolak izan dituzte eta inguruko herrietako gazte hainbat bildu dira, hala nola, asteasuarrak, zizurkildarrak, baita tolosarrak ere. Guztiek batera bazkalduko dute, eta arratsaldean, erraldoi eta buruhandiekin kalejira egin, 18:00etan bertso-triki poteoan ibili eta 22:00etan kontzertuak izango dira: Desira, Gor Kore eta DJ-a. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!