Aste honetan Asteasun, eta datorrenean, Amasa-Villabonan izango da mendi astea. Aizkardi elkarteak 30. urtez antolatuko du ingurune berdeei eskainitako aste hau. Astelehenean, VI. argazki rallyko lanen erakusketak emango dio hasiera asteari. Ostegunera bitarte egongo dira ikusgai Gurea aretoan. Asteartean, asteazken eta ostegunean hitzaldi bana izango da Gurean bertan, 20:00etan. Lehena, Iraitz Ezkergainek eskainiko du: Mendian galtzen neroni bilatzeko izenekoa. Bigarrena Igor Mendizabalek emango du: Lotus Flower Tower. Azkena, Andoni Hormazabalen Elurretako lehoi nabarra izango da. Ostiralean, berriz, urteko irteeren errepasoa eta argazki rallyko sari banaketa egingo dute. Amaitzeko, hilaren 24an, igandean, mendi ibilaldia egin ostean, bazkaria egingo dute parte hartzaile guztiekin.
Amasa-Villabonako 30. mendi astea
Azaroaren 18tik 22ra. VI. argazki rallyko irudien erakusketa Gurea Zine aretoan.
Azaroak 19, asteartea. Mendian galtzen neroni bilatzeko hitzaldia Iraitz Ezkergain-en eskutik, Gurea aretoan 20:00etan.
Azaroak 20, asteazkena. Lotus flower tower hitzaldia Igor Mendizabal ‘Goxerri’-ren eskutik, Gurea aretoan 20:00etan.
Azaroak 21, osteguna. Elurretako lehoi nabarra, Andoni Hormazabalekin, 20:00etan Gurea antzokian.
Azaroak 22, ostirala. Urteko Aizkardiko irteeren errepasoa, eta argazki rallyko sari banaketa, Gurea aretoan, 20:00etan.
Azaroak 24, igandea. Mendi ibilaldia, 08:30ean Olaederra kiroldegitik abiatuta. Ondoren, bazkaria.