Amasa-Villabonako Udalak bertako ekoizpenaren kontsumoa sustatu nahi du, eta horretarako ekimena jarri du abian: urtaro bakoitzean, garaiko produktuak nola ekoizten diren erakutsiko da azoka egiten den gunean, Berdura plazan. Fleming eskolako haurrak hurbildu dira lehenik, eta sagardoa ekoizten ikusi dute: «Gure asmoa herritarrak parte hartzera animatzea da, eta jendeari produktuen atzean dagoen lana erakustea», azaldu du Rosa Arregi Ingurumen zinegotziak. Gaztainak izango dituzte aintzat abenduan.