Astelehenean hasiko dira Amasako San Martin jaiak

Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko aza. 7a, 12:52
Aurreko asteburuan azoka bereziarekin eta mendiduatloiarekin giroa berotu dute. Zenbait berrikuntza ere izango dira aurtengo jaietan.

 

Astelehenean ekingo zaie Amasako San Martin jaiei: «San Martin eguna astelehena zen eta ez genekien egun horrekin hasi ala bukatu. Artxibo zaharretan begiratzen hasi ginen, eta 96an ere hala izan zela ikusi genuen. Orduko egiturari jarraitu diogu», azaldu du Martina Kultur Elkarteko Ainhoa Barandiaranek.
Urteroko ekimenak dira batzuk, baina tartean badira zenbait berrikuntza ere. Umeentzako egokitutako mendiduatloia esate baterako: «Mendiduatloia egiten den beste herrietan, bi zirkuitu egiten dira, bata helduentzat eta bestea umeentzat. Egun berean biak egitea zaila ikusten genuen, eta beraz, umeentzako krosaren ordez, mendiduatloia antolatu dugu», adierazi du Barandiaranek.
Igandean, herri kirol saioa egin ohi dute eta aurtengoan herritarrek elkarren aurka aritu gabe, beste lehiakide batzuk izango dituzte.

Egitaraua

Azaroak 9
20:30: Mondejo afaria Uxo-Tokin.
Azaroak 11
10:30: Meza nagusia. Ondoren, ididemak, trikitilariek eta bertsolariek alaituta.
19:30: Txupinazioa eta Martina Sorginaren jaitsiera.
Azaroak 13
17:30: Herritarren arteko I. Pilota Txapelketa. Ondoren, pintxopotea.
Azaroak 14
06:00: Gazteen gosaria, Ongi Etorri tabernan.
14:30: Gazteen bazkaria, Uxo Tokin.
16:30: Soka dantza eta aurreskua, plazan. Ondoren, erromeria.
21:00: Gazteen afaria, Iturri-goxon.
Azaroak 15
17:30: Poxpolo ta Konpainia, frontoian. Gero, txokolate beroa.
20:00: XXII. Bakailao lehiaketa, frontoian.
23:30: Mozorro Gaua. Dantzaldia Bide Batez taldearen eskutik.
Azaroak 16
11:00: Umeen I. Mendiduatloia.
12:00: Berastegiko motozerralariak enborretik irudiak ateratzen.
14:00: Herri bazkaria.
18:30: Erramun Martikorenaren emanaldia, elizan.
22:30: Bertso saioa: I.Zubeldia, A.Barandiaran, A.Arzallus eta A.Martin. Gai-jartzaile, A. Agirre. Ondoren, dantzaldia Triki Ta Kerekin.
Azaroak 17
18:00: Herri kirolak: Amasa-Lastur. Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXIV. Intxorraren aldatzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!