Aizkardi Elkarteak VI. Argazki Rallya antolatu du

Ataria 2013ko azaroaren 7a

Ibilbide jakin bat burutuz, mendiari loturiko gai baten ingurukoak jaso behar ditu argazkiak. Igande honetan izango da rallya.

Mendizaletasuna eta argazkilaritza uztartuko ditu Amasa-Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak antolaturiko lehiaketak.
Argazki rallya egiten duten seigarren aldia da. Aizkardik proposaturiko 9 kilometrotako ibilbidean zehar, egunean bertan aipatutako gaiari loturiko argazkiak atera beharko dituzte parte hartzaileek. Gehienez ere, 4 ordu izango dituzte argazkilariek, eta 36 argazki aterako dituzte; jarraian ateratako argazkiak izan beharko dute, hots, ezin izango da tarteko argazkirik ezabatu.
Izen ematea doakoa da, eta elkartean egin daiteke igandean, 09:00etik 09:30era bitartean.
Lanen erakusketa
Aurkezturiko lanak azaroaren 18tik 22ra bitartean egingo den XXX. Mendi Astearen baitan erakutsiko dira Gurea zine aretoan.
Bestalde, sari banaketa azaroaren 22an izango da, eta irabazleak 150 euro jasoko ditu.

2012ko argazki rallyaren irabazleak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!