Hilik aurkitu dute igandean desagertu zen billabonatarra

Tolosaldeko Ataria 2013ko azaroaren 6a

Larrialdiko zerbitzuek hilda aurkitu dute igandeaz geroztik Tolosan desagertuta zegoen 46 urteko gizona. Hernialdeko udalerrian aurkitu dute. Igande arratsaldean mendira joan zen, eta ez zen itzuli. Familiak iluntzean jarri zuen salaketa, eta haren bila aritu dira ordutik.

Montezkue mendi inguruan haren autoa aurkitu zuten, baina gizonaren arrastorik ez. Gaur goizean aurkitu dute hilotza, Ertzaintzak baieztatu duenez. Hernialden topatu dute gorpua, udalerri horretako errekan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!