Urizar eta Ibarbia garaile, Amasako III. Mendiduatloian

Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko azaroaren 4a

Amasako Mendiduatloia 1 1383582524678
Amasako Mendiduatloia 2 1383582525876
Amasako Mendiduatloia 3 1383582526384
Amasako Mendiduatloia 4 1383582526834
130 kirolari abiatu dira probaren korrikako eta bizikleta gaineko hiru sektoreak gauzatzeko.

Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Amasan egiten den hirugarren mendiduatloiko lehen postuari dagozkien garaikurrak eskualdean geratu dira: Luis Mari Urizar billabonatarra izan da helmuga zeharkatzen lehena eta Aitziber Ibarbia zizurkildarra emakumezkoetan.
Urizarrek 1:11:22ko denbora egin zuen, eta atzetik jarraitu zioten Amasako plazarainoko bidean, Unai Yus eta Julen Larruzea kirolariek: Urizarrengandik 28 segundora lehena eta minutu eta 37 segundora Larruzea. Laugarren postuan geratu zen Eneko Gurrutxaga amasarra. bizikleta gainean egin beharreko jaitsiera malkartsuetan trebezia erakutsi ondoren. Emakumezkoetan, aldiz, Aitziber Ibarbia izan da nagusi, 1:38:07ko denbora eginez: Saioa Olitek eta Laura Perezek osatu zuten podiuma.
11:00etan ekin zitzaion probari, 130 parte hartzailerekin. Eguraldi grisa bazegoen ere, ateri eutsi zion, ikusleak hurbil zitezela erraztuz. 3,86 km egin behar izan dituzte korrika, 17,79 km bizikletan eta 1,62 km-ko ibilbidea berriro ere korrika.
Lehen sektorean Julen Larruzea ibili zen azkarren, Unai Yusek eta Aitor Regillagak jarraituta; bigarrenean, Luis Mari Urizarrek hartu zuen lehen postua, Unai Yus eta Eneko Gurrutxaga atzetik zituela, eta lehen postu horri eutsi zion helmugan besoak jaso zituen arte.
Euskal Herriko zirkuituaren herena geratzen da, eta datorren igandean Murgian izango da hurrengo hitzordua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!