KPIaren azpitik igo dituzte tasak eta zergak

Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko azaroaren 1a

KPIa gainerako zerbitzu eta gastuetan igo egin dela aintzat hartuz, udalak ere igoera bat proposatu du tasei eta zergei dagokionez, %2,2a igoaz.

Hala ere, 2013ko diru bilketa positiboa izango dela ikusita eta egoera sozioekonomikoa ere ez dela onena, herritarrei keinu egin nahi izan zaie zerga eta tasetan igoera bat ezarriz, baina aurreko urteetan ez bezala, KPIaren azpikoa izanaz: hala, onartutako proposamena zergak eta tasak %2,2an igotzean datza.
Bestalde, ur kontsorzioarekin adostasunera iritsiz, kontsumoa eta bere salneurria neurtzeko egitura aldatuko da: orain arte etxebizitzen kontsumoa multzoka egiten zen, eta hemendik aurrera etxebizitza bakoitza eta bertako kideen kontsumo zehatza ordainaraztea da asmoa, «ur kontsumo arduratsua lagunduz eta gehiegizkoa zigortuz, bidezkoagoa den fakturazioa» lortzeko, Azkue alkatearen esanetan.
Ondasun higiezinei, jarduera ekonomikoari eta kreditu kooperatibei loturiko neurriak ere hartu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!