Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea zela eta, Gaztea irratiko "Dida" saioak, beldurrezko bideo laburren lehiaketa bat jarri zuen martxan. "Emoistasu sustutxue" lehiaketan parte hartu ahal izateko, 16 segundo baino gutxiagoko bideoak bidali behar ziren. Bada, lehiaketaren irabazlea, Odei Esnaola amasarra izan da, honako bideo honekin. Bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den ospakizunean, iPad mini bat eskuratuko du sari gisa.