Emozioz beteriko omenaldia egin diote Txomin Castrori

Mikel Iraola 2013ko urriaren 21a

Txomin Castrori emozioz beteriko omenaldia eskaini zioten Amasa-Villabonan larunbatean. Ekitaldiko argazki hoberenekin osatutako argazki galeria.

Txomin Castro 'Sietemesino'-ri "merezi zuen agurra" eman zioten larunbatean Amasa-Villabonan. Incansables Txarangako kide ohiek, eta lagunek doinu eta argi emanaldi dotorea eskaini zioten apirilean zendu zen tronpetajoleari. Oinkari dantza taldea, V.O.S. Quartet taldea, Joana eta Ainara Ortega eta Tolosako dultzainero eta txistulari taldeak ere izan ziren bertan. Jende mordoa bildu zen plazan ikuskizunaz gozatzeko. Hona hemen ekitaldiko irudi hoberenekin osatutako argazki bilduma: 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!