Larunbat honetan, hilak 14, Irrintzi Elkarteak urtero antolatu ohi duen Azoka Berezia izango da Amasa-Villabonan. Goizeko hamarretatik aurrera, 14:00era bitartean, 40 postu ikusteko aukera izango da Txermingo Ikastolako arkupeetan.
Orotariko produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da bertan, jakiak (barazki, hestebete, kontserba, esneki eta gozoak), eta artisau produktuak bereziki. Pintxo eta edariak dastatzeko aukera ere izango da. Eguerdian, berriz, ohiturari jarraiki, eskualdeko elkarteetako kideen arteko isats gisatuen lehiaketa egingo da leku berean. Ondoren, sukaldatutakoarekin bazkaria egingo dute azokako parte hartzaileek.