Amasa-Villabonan hondakin bilketa sistema berrirako prestatzen ari dira. Alde batetik, Malkar plazan, kuboak banatuko dituzte dohain gaur, bihar eta etzi. Bestetik, uztailaren 6an eta 7an plastikoaren edukiontzi horia eta errefuxaren berdea kenduko dituzte kaleetatik.
Atez atekorako kuboak dohain jasotzeko aukera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da Malkar plazan, gaur eta bihar. Ostiralean, 10:00etatik 14:00etara banatuko dituzte.
Auzo bakoitzak bere eguna izango du kuboak jasotzeko, eta ordutegiarekin arazoak dituztenek Kale Nagusia 27 behean dagoen GPS informazio bulegora jo dezakete.
Amasa-Villabonako Udaletik herritar guztiak gonbidatu dituzte hiru egun horietan kuboak jasotzera gerturatzeko.