Amasa-Villabonan birziklapenari aukera bat emateko eskatuz, agerraldi erraldoia antolatu du bihar arratsalderako Zero Zabor plataformak.
17:00etatik aurrera, umeentzat birziklaia jolasak izango dira eliza ondoko plazan, eta agerraldiari 19:00etan emango zaio hasiera. Bertan, herriko eragileek hartuko dute parte. Vicente Ameztoik bere lanak ikusgai jarriko ditu, eta Jon Iñaki Ormazabalek eskultura bat egingo du. Horiez gain, Amaia Agirre bertsolaria, DJ-ak eta dantzariak izango dira.
Bestalde, plataformak Villabonako Udalak hartutako erabakia kontutan hartzekoa dela esan du, eta proposamenaren argitasuna azpimarratu du. «Amasa-Villabona Zero Zabor herria izatearen helburua herri osoarena dela sinetsita gaude, eta murriztu, berrerabili eta biriziklatzea besterik ez dago» .