Gutuna: Zorionak Onddo Gazte Asanbladari

Ataria 2013ko maiatzaren 23a

Idatzi honen bitartez, Amasa-Villabonako Udal Gobernuak Onddo Gazte Asanblada zoriondu nahi du, azken asteburuetan antolatutako ekintzengatik. Herriarekiko konpromisoa eta errespetua agertu da ekitaldietan (besteak beste, ekintza ezberdinen ondorengo garbiketa lanetan ikusi da hau), eta inguruko gazteen elkarlana ere bultzatu da. Onddok prestatutako festa eta ekimenak herritarrentzat aberasgarri direla ulertzen dugu, eta honenbestez, horrela jarrai dezazuen animatzen zaituztegu.

Galder Azkue. Amasa-Villabonako alkatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!