17 talderekin hasi da Villabonako kuadrilla arteko futbol txapelketa

Ataria 2013ko maiatzaren 16a

Astelehenean hasi zen Amasa-Villabonako kuadrilla arteko futbol txapelketa. Azken urteotan baino talde gehiagok eman dute izena aurten, hamazazpik hain zuzen ere. Antolatzaileek 17 eta 18 urte bitarteko taldeen gorakada nabarmendu dute.  

Hemendik aurrera, astelehen, asteazken eta ostiralero, hiruna partida jokatuko dira plazan, 18:30ean, 19:30ean, eta 20:30ean. Uztaileko bigarren astetik aurrera jokatuko dira final laurden eta final erdiak. Finala, berriz, Garagardo Azokaren baitan jokatuko da herriko festak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!