Bizikletaz gozatuz

Ataria 2013ko maiatzaren 14a

Igandean, Iker Usabiaga Otaegiren omenez, Amasa-Villabonako VII. Martxa Zikloturistan 412 txirrindu zale bildu ziren. Dozena batek 83 kilometroko ibilbide laburra egin zuen, Villabona eta Lekunberrira joan-etorria eginaz. Aldiz, gehiengoak, 122 kilometroko ibilbide luzea egitea hautatu zuten. Ondoren, hamaiketakoaz gozatu zuten parte hartzaile guztiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!