Azken hilabeteetako beherakadari buelta eman nahian, dohako matrikulazioa izango dute bazkide berriek Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian. Halaber, %24ko beherapena izango dute kuotek. Tarifa berriak ikusgai daude www.villabona.net atarian. Hortaz gain, gimnasioa handitzeko obrak laster jarriko dira martxan.