Hondakinik onena, sortzen ez dena lelopean Amasa-Villabonako Sortuk hitzaldia antolatu du martxoaren 12an, asteartean. Gurea zineko erakusketa gelan 19:30ean elkartuko dira. Aurrera begirako plangintza azalduko dute bertan, hau da, «Amasa-Villabonan hondakinen kudeaketa egokiago bat abiatzeko garatuko dugun lan dinamika aurkezteko bilera deialdia» izango da asteartekoa, Sortutik azaldu dutenez.
Hondakin «gehiegi» sortzen dela, eta zabortegiak «leporaino» daudela salatu dute Amasa-Villabonako Sortutik. Europako Komunitateak hondakinen legea zorroztu egin duela diote Sortuko kideek, eta zorroztasun horren helburua «hondakinak murriztea, eta ahalik eta zabor gehien berrerabili eta birziklatzea» direla azaldu dute.